UDAKO PIKNIKA
Lima moussea kristalezko ontzian
ALOÑA BERAZA PEÑA
Udako piknikerako postre freskagarria izan da gaurko Enara Parraren proposamena
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Enara Parrak lima moussea kozinatzea proposatu digu giro udatiarreko piknikerako. Postre paregabea izan daiteke, azkar prestatu eta kristalezko ontzian eramateko prest izan dezakeguna.
Osagaiak (4 pertsonentzat):
70 g galleta
25 g gurin
2 arrautza zuringo
80 g azukre
200 g jogurt grekoa
Lima baten zukua
Lima baten birrindura
Urratsak:
- Lehenengo, moussaren oinarria egingo dugu. Gurina mikrouhin-labean urtu eta galletak birrinduko ditugu. Biak nahastu eta kristalezko lau ontzitan banatuko dugu nahasketa.
- Koilara txiki batekin presioa egingo dugu basea lautzeko.
- Goazen moussarekin, katilu batean, jogurta, lima zukua eta lima-birrindura nahastu koilara batekin.
- Ontzi haudi batean zuringoak harrotzen joango gara irabiagailu elektriko batekin, azukrea bi tandatan gehituz. Merenge bat lortu arte.
- Bi txandatan gehituko dugu lima-jogurtaren nahasketa merengera. Mihi baten laguntzarekin nahastuko dugu inguratze-mugimenduak eginez.
- Nahasketa lau tarrotxoetan banatu koilara batekin.
- Ontziak itxi eta hozkailuan gorde lau orduz.