UDAKO PIKNIKA
Oliba eta tomateekin egindako madalenak
Gozogintzako proposamen bat gaurkoan Enara Parrak. Olibekin eta tomateekin egindako madalena gozoak piknikerako
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Olibekin eta tomateekin ere madalenak egin daitezkeela argitu digu Enara Parrak. Gozogintzako errezeta proposatu digu gaurko saioan, hori ere bai piknikean sartu eta edozein momentutan mokadu batez jateko.
OSAGAIAK: 4 pertsonentzat (8 magdalena)
· 100 g irin integrala
· 5 g legamia lehorra
· 2 arrautza
· 65 ml oliba olioa
· 90 ml esne epela
· 45 g birrindutako gazta (parmesano adibidez)
· 100 g porrua, txiki-txiki eginda
· 40 g oliba beltzak, laminatan
· 35 g tomate-lehor, oliotan datozenak, txiki-txiki eginda
· Koilarakada 1 oliba olio
· Koilarakadatxo bat oregano lehorra
· Gatza eta piperbeltza
URRATSAK
- Labea berotu 180°C-tan, beroa goitik eta behetik.
- Madalenak egiteko metalezko molde bat olioarekin igurtzi.
- Jarri zartagin ertain bat berotzen oliba koilarakada batekin.
- Gehitu zartaginera porrua eta utzi poliki-poliki kozinatzen 5 minutuz.
- Bitartean, jarri irina ontzi haundi batean, arrautzak, legamia, oliba olioa eta esnearekin batera. Ondo nahastea komeni.
- Gehitu nahasketa honetara gazta, porrua, oliba beltzak, tomatea, organoa, gatza eta piperbeltz pixka bat. Ondo nahastu.
- Madalenaren zulo bakoitzera gehitu nahasketaren 2 koilarakada handi. Zuloa ia goraino betetzea komeni da
- Labera sartu 180°C-tan 20 minutuz.
- Labetik atera eta utzi hozten minutu batzuk, eta listo
- Beroak edo hotzak jan daitezke, ederrak daude.