UDAKO PIKNIKA
Kuia eta txokolate bizkotxoa postrerako, Enara Parraren piknikean
ALOÑA BERAZA PEÑA
Gozotik proposatu digu aste honetako errezeta Enara Parrak; kuia eta txokolate bizkotxoa otarrean eramateko modukoa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
OSAGAIAK: 6-8 pertsonentzat
- 380 g kuia
- 150 g irin
- 50 g azukre
- 4 arrautza
- 75 g oliba olio
- 16 g legamia
- 70 g txokolatea zatitxotan moztuta
- Koilarakadatxo erdi kanela hautsa
- Intxaur muskatu pixka bat
- 2 iltze, mortailuan hauts eginda
- Gatz pixka bat
- 40 g txokolate amaieran apaintzeko
URRATSAK
- Ipini labea berotzen, 180°C-tan, beroa goitik eta behetik.
- Kuia laukitxotan moztu eta katilu handi batean jarri. Mikrouhin-labean sartu potentzia handienera 6-8 minutuz, kuia bigundu arte. Sardexka batekin kuia zapaldu, purea lortu arte
- Jarri arrautzak eta azukrea beste katilu handi batean. Irabiagailuarekin ondo nahastu 3 bat minutuz. Bolumena bikoiztu arte.
- Gehitu olioa eta ondo irabiatu.
- Ondoren, gehitu irina, legamia, gatza eta espezia guztiak. Ondo irabiatu.
- Azkenik, gehitu kuia purea eta txokolate zatitxoak. Pixka bat irabiatu eta listo.
- Nahasketa pasa tartak egiteko molde batera eta labean sartu. 35-40 minutuz.
- Utzi bizkotxoa pixkat hozten eta urtutako txokolatea ipini gainetik.