Kargatzen...
Itxi

Iradokitzailea zait

Ylenia Benito: "Ikasturte honetako izarrak munduko 'despechá' guztiak izatea nahiko nuke"

Lierni Ibargutxi | EITb Media

Rosaliaren kanta, Nora Ephronen liburu bat eta "Clueless" filmeko lema bere egin ditu iraileko lehen saioan Yleniak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Haurrak eskolara bueltatzen direnean bezala, helduontzat ikasturte berria ekitea ere bada udako abenturatxoak kontatzeko garaia; baita datozen hilabeteetarako ditugun asmo onei buruz hitz egiteko ere. Yleniak argi du denboraldi berriko izarrak munduko despechá guztiak izango direla, Rosaliaren kanta ezaguneko protagonista bezala. Nora Ephron ere bada Yleniaren bizitzan izan eta gaur Ez dut ezer gogoratzen liburua gomendatu digu. Baita Clueless filmean agertzen den esaldi bat ere: orain, duela bost minutu baino zoragarriagoa naiz. Ez da lema txarra irailerako eta ezta bizitzarako ere! Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)