Kargatzen...
Itxi

Festa terrazan

Balza: "Klub txiki bat, iluna, soinu ona eta hori nahikoa da"

Lierni Ibargutxi | EITB Media

Berak sortutako musika mix bat entzunaz, luze hitz egin dugu Asier Balzategi "Balza" dj ezagunarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Baipasa"ren udako denboraldia amaitzeko, Balza etorri zitzaigun Euskadi Irratiko estudio nagusira eta bere dj jardunari buruz aritu zen gurekin. 20 urte baino gehiago jardunean, aurtengo Dantz jaialdian parte hartu berri du El_Txef_Arekin batera, lau eskutarako saio batean. Haus of Beats zigilu eta irratsaioko (Txapa Irratian) arduraduna, BET Bergarako Elektronika Topaketen sortzailea ere bai, Bergarako Ziripoten eta Jamen edo Arrasateko 3.60-en egoiliar izandakoa urte luzez... Dantzalekuan politikak ere lekua izan dezakela uste du eta, dj-aren kabina ez zaio gustatzen jainko erakoa: "Ez zait asko gustatzen eskenatoki gainean ipintzea ni bakarrik, mundu guztia behean, denak begira." Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)