Itxi

Gure haria

Ze kolore hartuko dugu?

Tere Beloki | EITB Media

Irrati-urte berriko kolorearen bila aritu gara "Baipasa"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hasi berria duguna laugarren denboraldia dugun aldetik, ez gaude hain "berde".

Egia da bestalde, irrati-urtea hasten dugunero ahalegintzen garela hasiera guztiek berekin duten freskotasuna barneratzen ahalik eta gehien iraun dezan, baina era berean, fruituak bezala heltzen joan nahi izaten dugu zuek uztarik onena jaso dezazuen.

Horrek esan nahi du kolore asko izaten dituela egunero BAIPASAk 16:00etan hasi eta 19:00ak bitartean; eta zer esanik ez, irailean hasi eta ekainera bitartean.

Kolore horiek aurrikusten esku bat bota digute MALEN AGIRRE margolariak, OMAko baso berriko margotze prozesua Bizkaiko foru aldundian koordinatzen ari den ASIER MADARIETAk eta ANE BUENO, Irungo KOLORE GANBARAkoak.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)