Itxi

Gure haria

Non gordetzen da uda?

Hondartzako toldoak, udalekuetako lagunak, azaleko erredurak eta bizipenak... gure baitan geratzen dira guztiak

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Non gordetzen da uda? Horixe gure gaurko galdera. Askok modu poetikoan erantzun diezaiokete galdera horri, baina gure zerbait praktikoagoa ere bururatu zaigu: gorde al dituzte hondartzetako toldoak dagoeneko? Erantzuna Zarauzko hondartzako toldozain Ibon Elorzak eman digu: hortan ari dira, 600 toldo gordetzen, eta baita bankuak eta beste hainbat hondartzako elementu. Mire Uria, aldiz, Bernedon bizi da eta Arabako herri txiki horretan, udalekuetako haur eta gaztetxoak joanda, ohiko marta berreskuratu dutela azaldu digu. Miren Markina dermatologoari, berriz, azalaren memoriaz galdetu diogu eta Maite Blanco psikologoak udako oroitzapen goxoak gordetzeko eta denboraldi berriari gogotsu hasteko aholkuak eman dizkigu. Sakatu play eta entzun kontatu diguten guztia!

Audioak (1)