A ze koadroa!
Donostiako Zinemaldian bideo-arteari eskainitako saila izan zenekoa
Lierni Ibargutxi | EITB Media
Maite Luengo Aguirre Artearen Historiako irakasleak XX. mendeko 80ko hamarkadan bideo-arteak zinema jaialdian izan zuen presentziaz jardun du gaur.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
1982. urtean hasi zen bideo-arteareari bereziki eskainitako atala Donostiako Zinemaldian, eta hiru urte iraun zuen, Guadalupe Echevarríak sustatuta, Maite Luengo Aguirre Artearen Historiako irakasleak esan digunez. Beste jaialdi batzuk ere izan ziren urte haietan, bereziki bideoaren inguruan garatuak. Izan ere, "80ko hamarkadan bideo-festibalen loraldia gertatu zen", gehitu du. Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!