Zer Ikusi
Marilyn Monroeren eta Elvisen biopicak
Maialen Otermin | EITb Media
Ibai Zabalaren, Eider Saezen eta Gaizka Izagirreren tertulian, zinema aretoetan gerta daitezkeenak ere aipatu ditugu, tartean, komunera joateko gogoa eta logurea. Lehendabizikorako, aplikazioa badagoela jakin dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
RunPee aplikazioa ezagutu dugu; zinema aretoan zaudela, traman ezer garrantzitsurik galdu gabe komunera joan zaitezkeela esaten dizun app-a da. Zinemako lo-kuluxkak ere hizpide izan ditugu 'Zer ikusi' tertulian, eta Blonde eta Elvis biopicak ere bai. Jakina, Gaizka Izagirreren gomendioak ere entzun ditugu.
Bestalde, "Baipasa"n hitza bete egiten dugu, eta Zinemaldiak irauten duen bitartean Gaizkak gaizki eta gutxi jaten duenez, jatekoa ekarri diogu!