GURE HARIA
Puntutik puntura
Aloña Beraza | EITb Media
Andia arropa dendako Zerkausia produktuak puntuak ditu hizpide, Oria ibaiaren ertzean. Puntuak hizketagai hartuta, Kool Studioko tailerrari buruz hitz egin dugu, puntua egitea eta jostea yoga egiteko modu berria baita. Bertsolaritzako puntua izan dugu azken geltokia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Juanjo Ruiz da Tolosako Kimetz arropa dendako jabea, eta andia markaren lehenengo urteurrena ospatzeko Horma izeneko jertsea bidali digu Baipasako lantaldera, entzuleen artean zozketatzeko. Puntuak aipatzen ditu Zerkausiaren jertsetik zintzilik dagoen etiketak, eta Ruizek azaldu du produktu bakoitzak bere etiketan dakarrela jakin beharreko oinarrizko informazioa. Modaren bitartez historia zabaldu eta dibulgazio lana egitea gustuko dute.
Tolosatik Lasarte-Oriara, Gipuzkoako puntu batetik beste puntu batera. Kool Studioko Karmele Salsamendik kontatu digu joskintza dela yoga egiteko beste modu bat. Nabarmendu du zein garrantzitsua den puntu bakoitzean kontzentrazioa mantentzea, kate-lanean, hurrengo puntua ez dadin erori.
Puntuak puntu, bertsolaritzak badu hor zerezana. Azken puntua da garrantzitsuena? Noiz jakiten da puntu bat egokia dela? Janire Arrizabalagak, Lokatz loreakeko bertsolariak bertsolaritzako puntuari buruz hitz egin digu.