Itxi

Gure haria

Wes Anderson efektua

Lierni Ibargutxi | EITb Media

Simetria, pastel koloreak, pertsonaia bitxiak... zer du zinemagile honek denak harrapatzen gaituela?

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Donosskino Film Laburren Jaialdiaren edizio berriaren hasiera dela eta, Wes Anderson zine zuzendariaren estetikaz eta harago murgildu gara. Simetriaren erakarpenaz, irudi orekatu eta harmoniatsuek gugan sortzen duten hipnosi modu horretaz hitz egin dugu. "Wes Anderson efektuaz", alegia. Eta horretarako gonbidatu ditugu Laura Rodriguez Baza Donosskino jaialdiko antolatzaile taldeko kidea, Gaizka Bourgeaud argazki zuzendaria, Amaia Elias barne diseinatzailea eta Jurgi Cristobal EHUko Psikologia Fakultatean Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapen Saileko irakaslea. Sakatu play eta entzun kontatu diguten guztia!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)