Itxi

Moda eta diseinua

Markel Elezkano H05 proiektuko kidea: "Amets bat izango zen berriro bueltatzea boutique kontzeptura"

Lierni Ibargutxi | EITb Media

Madrilgo Moda Asteko EGO sailean euren lana erakutsi ostean, patxadaz hitz egin dugu sortzailearekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Oso sentsazio onekin itzuli dira, Madrilen egon ostea, Bilbora, etxera, Markel Elezkano eta bere kideak, H05-eko taldea osatzen duten lagunak, eta gogotsu ere bai. Etxean lan egiteko gogotsu, bertatik bertara euren proiektua hedatzeko, erakusteko eta lantzeko. Izan arropa, bitxiak, keramika tailerrak edo bururatzen zaien oro. Hori guztia egiten dute Bilboko Erronda kaleko 12an duten denda-tailerrean. Asmoez, ametsez, orainaldiaz eta etorkizunaz hitz egin dugu berarekin. Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)