Patxadan
Isildutako Eskuak
Tere Beloki | EITB Media
Gerra ondoko Euskal Herrian emakume langileek bizi izandakoa ikertu eta liburuan jaso du Jon Abrilek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Neskatoak, andereñoak, unaiak, paper lantegiko langileak, kontserba lantegikoak, kremailera lantegikoa, ezkerraldeko multinazionalean aritutakoa, ehungintzakoa, zigarro lantegian eta portuko lanetan aritutako emakumeak elkarrizketatu ditu JON ABRILek Euskal Herrian barrena. Bestelako iturrietatik jasotako dokumentazioarekin testuingurua jarri die testigantzei eta zuri beltzeko argazkiekin ilustratu ditu. ELKARrek argitaratu duen Isildutako Eskuak liburuan aurkituko dituzu denak. Laburpen bat goiko audioan.