Itxi

Gure haria

Zein zaila den ezetz esatea

Tere Beloki | EITB Media

Ala ez? Galdezka aritu gara "Baipasa"ko gaurko harian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ostiraletan gurean "Ezbaian" tartean aritzen diren Iñaki Cidi, Eneritz Sanchezi, Iker Laurobari eta Antton Telleriari egin diegu ezer baino lehen galdera. Maitane San Nicolas aktore eta intimitate koordinatzaileari ondoren. Zigr Leundarekin, Euskal Herriko pegatineroan elkarteko kidearekin aritu gara besteak beste "ez" inprimatuta duten pegatinez. Ezezkoak esateko moduez aritzeko bidea egin digu Joxe Miguel Makazagak. Aiako Oribarzar baserrian badakite zerbait hortaz. Entzun bestela zer nolako kartela jarri duten astoei ogirik ez emateko eskatuz. Fernando Migura Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia fakultateko irakasleak ezetzaz eta ukazioaz eman digu lezioa. Eta gaurko harian ezin zuen hutsik egin Rurper Ordorikak, besteak beste, "Ezetz esatea" kantuaren sortzaileak.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)