Gure haria
Ohiko mapak erabiltzen al ditugu?
Maialen Otermin | EITB Media
Durangoko Hitz liburu dendako jabeari egin diogu galdera, eta bidaiari bati ere bai. Nabigatzeko mapen garrantzia zein den ere ezagutu dugu; Lezon egin duten mapa berezi bat ere ikusi dugu, eta 'Mapa Galduak' ekimenean sartu-irtena egin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Arkaitz Angiozar Lezoko kirol teknikaria da, eta herriko 'Metrominutu' mapa egin dute: metroaren maparen itxura du, eta oinezko bideak zehazten ditu. Ariane Muruaga Nautika eta Itsas Garraioa ari da ikasten, eta Polaris Nautika eskola ere gertutik ezagutzen du. Itsasoan, nabigazio mapen garrantzia eta erabilera zeintzuk diren azaldu digu.
Itsasotik, lehorrera egin dugu; Gaizka Olabarrik, Durangoko Hitz liburu dendako jabeak, mapak eta gida liburuak gaur egun oraindik ere saltzen diren kontatu digu. Mapa horiek bidaiariek erabiltzen dituzte: Jorge Ibañez Kuban harrapatu dugu. Bidaia mordoa egiten ditu, eta etxean, mapa berezi bat du dekorazio modura. Era berean, bidaiatzean, mapak erabiltzen ote dituen, eta zein motatakoak erabiltzen esan digu.
Bukatzeko, 'Mapa Galduak' ekimenari buruz hitz egin dugu Joanes Garcia Basurkorekin, asteburu honetan ospatu behar duten musika jaialdiaz.