Green washing
Asier Gesalaga: "Marka askok bide honi ekitea nahiago du, bezeroekin hartueman zintzo bat sortu baino"
Lierni Ibargutxi | EITb Media
Jasangarritasuna ez da egun batetik bestera lortzen, baina bidean, irudi iruzurti bat eman beharrean, zintzotasunez jokatu beharko lukete markek
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Green washing edo garbiketa berdea izan dugu hizpide gaur, publizitatearen eta komunikazioaren tartean, Asier Gesalagarekin. Coca-Cola konpainia green washing-a egin izanagatik salatu dute, hain justu, Klimaren Goi Bilerako esponsor izango dela jakin zenean. Munduko enpresarik kutsatzaileenetako bat da Coca-Cola, ordea. Kontraesan horretan ez erortzeko zer egin beharko lukete konpainiek? Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!