PERSPEKTIBA
Maier Velez: “Gorputzaren bitartez bizi dugu arkitektura”
Tere Beloki | IETb Media
Bost zentzumenek arkitekturan duten garrantziaz hitz egin digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Arkitekto nafarra, "Perspektiba" atalean izan dugu ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena eta ukimenaz aritzeko. Arkitektura multisentsoriala dela esan digu Maier Velezek, eta, horrez gain, 50ko hamarkadatik aurrera ikerketa psikologikoek definitu duten beste zentzumen-sistemaren berri eman digu (ongizate fisikoaren zentzumena, orientazio eta orekaren zentzumena, gorputzaren posizioaren zentzumena, mugimenduaren zentzumena, gorputz kontaktuaren zentzumena). Aurrez ordea, Dubain eraikin batean jarri nahi den 3 kilometro zabaleko eraztun bati buruz aritu zaigu.