Kargatzen...
Itxi

BAIPASARAKO IKERKETA

Itziar Orbegozo: “Dena asmatua dago”

Nerea Rodriguez | EITb Media

“Besteen lan, ohitura eta festak gureganatu ditzakegu argi izanda zein den gure nortasuna”

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Urriaren 31 'Halloween' da. Gau Beltza. Askok pentsatzen dute 'Halloween' estatubatuarrek sortutako jaia dela eta Gau Beltza Euskal Herrikoa. Itziar Orbegozok ikerketa xume bat egin du ohitura bakoitzaren historiari buruz. "Baipasa"n kontatu digu Arimen Gaua, edo Gau Beltza, ohitura zelta pagano bat zela, ondoren kristautasunak berenganatua eta irlandarrek Estatu Batuetara eraman zutena. Handik bueltan etorri zaigu 'Halloween' gaua, baina era berean, Euskal Herrian 1950eko hamarkadan bazen kalabazak husteko eta barruan kandelak jartzeko ohitura. Itziar Orbegozoren ustez, dena asmatuta dago dagoeneko eta besteen ohituretan inspiratu eta gure erara kontatzen asmatu behar dugu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)