Kargatzen...
Itxi

Gure haria

Grisak inguratuta bizi gara?

Lierni IBargutxi | EITB Media

XXI. mendean gizakiak fabrikatutako objektuen kolore nagusia.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mundua gero eta grisagoa omen da. Eta ez metaforikoki. Dirudienez, gaur egun fabrikatzen diren objektuen gehiengoa gris kolorekoa, gris iluna. Hain zuzen ere, Britania Handiko Zientzia Museoak bere biltegi eta erakustaretoetan dituen objektuak zein koloretakoak diren aztertu berri du, eta ondorio honetara iritsi da: gaur egun, inguruan ditugun objektuen gehiengoa grisa da. Dena den, beti ez da horrela izan: mendez mende, garaiz garai, inguratzen gaituzten objektuen kolorea aldatuz doalako. Objektu gehienak egurrez eginak zirenean, mundua marroiagoa zen eta metalezko objektuak gailendu zirenean, aldiz, horia. Iruñeko Erreinuko Museo Etnografikoko kudeaketa arduradun Elur Ulibarrenak kontatu digu euren erakusketa ibiltarian erakusten dituzten piezak zein kolore eta tankerakoak diren. Bestalde, Bilboko Grisa izeneko erakusketaz ere egin dugu solas Jon Amorrortu artistarekin, eta Grises musika taldeko Amancay Gaztañagak bandaren agurraz hitz egin digu, 20 urteko ibilbidearen ostean. Sakatu play eta entun kontatu diguten guztia!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)