HARIA
Korapiloak
Nerea Rodriguez | EITb Media
Aho-korapiloen Nazioarteko Egunean beste korapilo batzuk "Baipasa"n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Alex Barrenetxeak, Pasaiako Itsas Eskolako arrantza irakasleak, alde batetik azaldu digu zergatik neurtzen den itsasoan abiadura korapilotan eta bestetik, itsas korapiloen munduan korapilatu gaitu. Oihana Garaialdek, EHUko matematika irakasleak korapiloen teoriaz eman dizkigu azalpenak. Praktikan DNAa aztertzeko erabiltzen omen da besteak beste korapiloen teoria. Korapilo izeneko web denda bat aurkitu dugu sarean. Marta Lopezek makramezko korapiloekin egiten dituen bitxiak daude bertan ikusgai eta salgai. Sarean aurki liteke bestalde "Korapiloak" podkasta. Iñigo Antsorregik, Nire minaren etxea liburuaren egileak, aldiro buru osasun arloko korapiloren bat izan duen norbaitekin osatzen du podkasta, ETB1eko "Biba Zuek" saioan elkarrizketatu ondoren. Korapilook askatu nahi izatera, sakatu play.