Metamorfosia
Itziar Orbegozo: "Geure buruari nor garen eta hemen zer egiten dugun galdetzean beti egongo da angustia"
Lierni Ibargutxi | EiTb Media
Bizitzako aldaketen aurreko estuasuna zeharkatzeko eta besarkatzeko gonbidapena.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Angustiari buruz Sigmund Freudek eta Jacques Lacanek esan zizuztenen haria jarraituz, mantis religiosa intsektuaren ugalketa prozesua aipatu digu Itziar Orbegozok: 'Mantis arrak bere erreflexua emearen begietan islatua ikustean bere buruari galdetzen dio: baina ni zer naiz, arra edo biktima? Baina orduan, ni nor naiz?'. Hain zuzen ere, Lacanek aipatzen du mantisaren adibidea angustiari buruz hitz egiteko.
Izan ere, angustia, dio Itziarrek, 'zerbaiten eraginaren ondoren geure buruari nor garen eta zertarako gauden hemen galdetzen diogun momentu horretan sortzen den sentsazio hori bezala deskribatzen du' Lacanek. Sentsazio horren aurrean, dena den, beldurrik ez genuke sentitu behar, gehitu du gure kolaboratzaileak, aldaketa edo metamorfosiaren zeinua delako. Sakatu play eta entzun osorik bere gogoetak!