ELKARRIZKETA
Autoak leku seguruak dira ekaitzaren erdian? Non geratu behar dugu ibilgailua?
Aloña Beraza | EITB Media
Errepidera irten aurretik jakin beharreko gomendio sorta osatu dugu Aitor Bergara fisikariarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ibilgailuen barruan geratzea segurua dela kontatu digu Aitor Bergara fisikariak eta EHUko irakasleak. Hala ere, leihoak itxita mantentzea komeni dela aitortu du, eta ibilgailuaren kontaktua kentzea ere hobe dela. Ekaitzaren erdian ibilgailua geratu behar badugu seguruena herriren batera hurbiltzea dela dio. 30/30 erregelari buruz aritu da baita ere.