Itxi

HARIA

Eskerrik asko, gaur eta beti!

Nerea Rodriguez | EITB Media

Azaroaren 24a eskerrak emateko eguna omen da, bai behintzat Thanksgiving eguna ospatzen dutenen artean, baina guk egunero baliatzen dugu eskerrak emateko aukera. Entzuleei lehenik eta behin, baita inguruko herritarrei ere.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskaldunak historian zehar zer eskertu izan dugu? Eta beste kulturetan, zer eskertzen da? Erretiroa hartu berritan eskertza asko jasotzen dira? Musika zuzendaria agurtzeko nolako eskertza egin behar da?

Felix Mugurutza etnografoak azaldu digu euskaldunak esker ona emateko baino, uztaren amaiera ospatzeko antolatu izan ditugula festak; saturnalia edota karobi ezteiak, esaterako.

Esther Fernandezek, Tindore Yoga Akademiako zuzendariak, azaldu digu beste herrialde batzuetan, beste kultura batzuetan eskertza egiteko erritu ugari daudela, baita yogaren bitartez ospatzen diren mantrak ere bai.

Apirilean Alaitz BHIko ikasle eta irakasleek Koldo Ansa irakasleari eskerrik beroena eskaini zioten, txalo zaparrada artean agurtu zuten erretiroa hartzear zen lankidea. Eskerrik beroena nola jaso zuen kontatu digu Koldo Ansak.

Aldiz, Eibarko Koro Gazteak instagramen argitaratu du zuzendariari nolako agurra egin dioten. 2010etik eraman du Elena Martin zuzendariak taldearen gidaritza, eta esker ona kontzertu baten bitartez helarazi nahi izan diote. Hala kontatu digu Oihane Zabalak, Eibarko Koro Gazteko kideak.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)