HARIA
Zer egiten duzue koloreekin?
Nerea Rodriguez | EITB Media
Koloreen bitartez nola antolatu gaitezkeen ikasi dugu gaurko saioan; hezkuntzan, lan eremuan, edota gure etxeetan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Konturatu zarete koloreek gure bizitzaren zati handi bat hartzen dutela? Ixabel Etxebarria irakasleak kontatu digu berak koloreak erabiltzen dituela klaseak antolatzeko. Horrela, kolorea ikusita bakarrik gai da ikasgela bat bestearengandik bereizteko. Aitor Gisasolak, gure tertulia kideak eta Manahmanako buruak azaldu du sormen dinamiketatako erabilgarriak direla baita ere. Izan ere, ikerketa askoren arabera, koloreek lasaitasuna eta harmonia ematen dute. Hain justu armonia horri tiraka Sara Etxebestek, Kon Mari aholkulariak, koloreen bitartez etxeko liburutegia edota armairua antolatu ditzakegula iradoki digu. Beñat Rodriguezek, Olrait Studioko ilustratzaileak, aldiz, koloreen beharra du bere lana egiteko eta Kantu Eskukadak II liburuan egindako lanaz aritu da.