LANBIDEAK ETA LANTEGIAK
XXI. mendeko errementariak
Nerea Rodriguez | EiTb Media
Andoaingo Zaldigain errementaritza lantegian ezagutu ditugu hiru.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
David Caballeroren zuzendaritzapean dabiltza errementari lanetan besteak beste Jon Arozena, Markel Erdozia eta Jagoba Erdozia. Bigarren errementari belaunaldia du dagoeneko Andoaingo Bazkardon dagoen Zaldigain lantegiak, Daviden aita hasi bait zen burdina lantzen. Ipuinetatik ezagutzen dugun ofizioaren gaur egungo errealitatea azaldu digute tailerrean bertan hiru erremantariok nahiz tailerretik kanpo egiten dituzten ordu gehiago. Halaxe izan genuen beraien berri, Zaldigain izena zeraman furgoneta ikusita errepidean.