ELKARRIZKETA
Eneko Bernaldo de Quiros: "Hobbie moduan hasi zen arren 2027 arte eskariak ditut abizen nafarrak ikertzeko"
Baldintza bakarra jartzen du Bernaldo de Quirosek: azken 400 urteetan Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan lurraldetuta egon behar du abizen horrek, ezin du 1600 urtekoa baino zaharragoa izan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eneko Bernaldo de Quirosek honezkero 100 abizen baina gehiagoren jatorria ikertu du. Denborapasa modura hasi zuen ikerketa, Nafarroako abizenak ikertzeko egitasmoa, eta honezkero 100 abizen eskari baina gehiagori erantzun die bere Instagram kontuan. Edonork egin dezake bere abizena ikertzeko eskaria, baina baldintza bat bete behar du eskakizun horrek ikertua izan dadin: 1600 urtetik aurrera Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan lurraldetuta egon behar du, ezin du aurretik sortutakoa izan.
Eskari oldea jasotzen du egunero Bernaldo de Quirosek, eta dagoeneko itxaronzerrenda luzea sortu du, 2027ko uztailera arte ditu erantzuteko eskariak. Ekimenaren berri eman digu Euskadi Irratiko Baipasa saioan.