ELKARRIZKETA PERTSONALA
Xabier Erro: "Zaindari APParen bitartez gurasoek aukera dute seme-alaben interneteko erabilera mugatzeko"
Nerrea rODRIGUEZ | eitB mEDIA
Unibertsitateko proiektu baten baitan diseinatu dute Xabier Errok, Markel Iruretagoienak eta Jesus Martinezek aplikazioa. Erro izan da Baipasan, eta aplikazioaren xehetasun guztiak kontatu dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Proiektuaren diseinuak helburu zehatza du: gurasoek euren seme-alaben sakelakoak kontrolatzea. Interneteko erabilera mugatu daiteke "Zaindari" erabilita, eta etxeko routerraren ondoan NUPeko ikasleek sortu duten gailua jarrita egin daiteke hori.