HARIA
Artea ulertzeko moduak
Nerea Rodriguez | EiTb Media
Azpeitiko leihoetatik hasita, La Kontenedorara egin dugu bisita eta Voguing ikastaroei buruz aritu gara. Hortaz gain, une honetan puri-purian dauden moda asteei buruz hitz egin dugu baita ere.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nola ulertu daiteke artea? Zer da artea? Artelanak nola gozatu ditzakegu? Galdera horiei buruz hausnartu dugu gaurko harian. Xabier Gantzarainek, Kulturaz Kooperatibako kideak, azaldu du Azpeitian sortu berri dituzten leihoak zer diren. Tere Beloki lankidea La Kontenedoran izan da Iker Gonzalezen eskutik bisita egiten, eta Beñat Uribetxebarria "Amarauna"ko kolaboratzaileak Voguingari buruz hitz egin digu. Gainera, Jon Alkainekin, Ural markako diseinatzailearekin, aritu gara moda asteen gaineko irakurketa egiten.