Itxi

LANBIDEAK ETA LANTEGIAK

Farmazia biltegia

Europako robotizatuena eraiki du Gipuzkoako Farmazia Banatzaileen elkarteak Zubietan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nori ez zaio gertatu botikarira joan, eskatu duzun botika falta eta botikariak telefonoz dei bat egitea ea biltegian ba ote duten galdezka. Eta baiezkoa bada erantzuna, arratsalderako botikan izaten da eskatutakoa.

Ba biltegi horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 360 farmazia baino gehiago hornitzen dituen Gipuzkoako Farmazi banatzailea enpresaren biltegi berrian izan da Tere Beloki lankidea. Juan Peira zuzendari nagusiak egin dio harrera eta gidatu bisita Zubietako lurretan dagoen Europako biltegi robotizatuena den honetan. 10 mila metro koadro dituen pabiloia betetzen duen 26 mailatako robota da ardatza. Hor jaso eta antolatzen dituzte 1.100 sendagai baino gehiago. Eta egunero, gutxienez bitan banatzen dituzte botikaz botika 50 ibilbide ezberdin egiten dituzten furgonetetan.

Audioak (1)