Kale-izendegi berria
Hamar geltokiko ibilbide morea, Hernanin
2014an aldatu zioten izena Hernaniko Kardaberaz kaleari, Andrekale izena emanez. Hamabost urte egin behar da atzera Hernaniko Berdintasun Batzordearen lanketaren muina ezagutzeko, kale-izendegia feminismoaren begiradapean eguneratzen hasi aurreko lanak orduan hasi baitziren.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Andrekalearen izendapenetik urrats gehiago eman dira Hernaniko alde zaharreko kale-izendegian. Hamar geltokiko ibilbide morea prestatu dute, orain arte arrastorik ez zuten emakume* eredugarrien izenak plazaratuz. Bidearen lehenengo geltokia Hernaniko Gudarien Plazan hasten da, baina ibilbideak ez du amaierarik "hasi besterik ez baita egin", hala kontatu digu Maialen Apezetxeak, Hernaniko Berdintasun Teknikariak.