'Bihotzera giltza' EP berria
Julen: "Musika niretzako arnasgune bat da"
Lau kantaz osatutako EP berria eta proiektu bereko argazki-liburua aurkeztera etorri da Julen, Maitane Campos argazkialariak eta Mikel Tristan diseinatzaile grafikoak lagunduta.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Baipasan behin baino gehiagotan elkarrizketatu izan dugu Julen Leturiondo musikari gaztea. Kultxa Kulturreko Egonaldi Artistikoen bitartez ezagutu genuen iaz eta ordutik haren musika batean eta bestean entzuten ari gara. Hain zuzen ere, lau kantek osatzen dute "Bihotzera Giltza" EP-a, maiatzean zuzenean aurkeztu zuena. Eta, laster, gainera, "Bihotzera Giltza" argazki-liburuak ere argia ikusiko du. Maitane Campos argazkilariaren ardura izan da argazki-liburuari forma ematea eta Mikel Tristan diseinatzaile grafikoak ere parte hartu du proiektuan. Hirurekin aritu gara solasean. Sakatu play eta entzun kontatu diguten guztia!