Iradokitzailea zait
"Ez dakit zergatik ez diren Gabonak desagertzen eta uda eta neguko solstizioak besterik ez ditugun ospatzen"
Lierni Ibargutxi | EiTB Media
Itziar Orbegozorentzat ekainak, uztailak eta abuztuak Gabonen pareko garaia osatzen dute, urtea agurtzeko garaia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gabonetan bezala, urteari errepasoa egin diogu, ekainaren amaiera Gabonzahar moduko bat delako Itziar Orbegozorentzat. Urtea amaituko balitz bezala, ikasturtea amaitzen baita askorentzat, gauza txarrak sutara bota eta onak etortzea espero dugu San Juan suaren inguruan elkartzen garenean. Egia esan, Itziarrek nahiago luke solstizioak ospatu, Gabon kristauak baino, eta naturarekin gehiago bat egin horrela. Sakatu play eta entzun bere hausnarketa guztiak!