ELKARRIZKETA
Erroka taldea, Iker de las Heras eta Manex Pagola hernaniarren azken proiektua
Aloña Beraza | EITb Media
Laguntasuna eta musika, biak uztartuta ereindako proiektua apirilean argitaratu dute. Erroka du izena, kalean jotzeko moduko kantuak biltzen dituen bildumak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
12 + 2 hala definitzen dute euren diskoa Iker de las Heras eta Manex Pagola hernaniarrek. Musika eskola berean ikasitakoak dira, hortaz gain, lagun talde berekoak dira txikitatik. Egun Pagola Mutrikun bizi da, eta Iker de las Heras, ordea, Bilbon baina ahaleginak egiten dituzte kontzertu bakoitzaren aurretik entsegu bat egiteko. Erroka du izena diskoak, eta 2022an Dusseldorfen grabatu ostean, apirilean argitaratu dute.