Itxi

JANTZIAREN ZENTROA ERAKUSKETA

MODAkhrome erakusketa Jantziaren Zentroan

ALOÑA BERAZA PEÑA

Uda honetan ikusgai dago MODAKhrome erakusketa Errenteriako Jantziaren Zentroan. Bederatzi jantzi dira, bederatzi kolore, historian barrena bidaia bana proposatzen duten jantzi dotoreak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kolore monokromatikodun bederatzi jantziren baitan egin dugu ibilbidea Errenteriako Jantziaren Zentroan, bertako kide den Ainhoa Mendibururen eskutik. Kolorearen historia modaren begietatik ezagutu dugu, bederatzi kolore, bederatzi jantzi kolore bakarrean.

XX. mendean tindu sintetikoak sortu aurretik ehungintzan kolore naturalak nondik lortzen ziren azaltzen du erakusketak, eta, aldi berean, modaren historian kolore horiek izan duten esanahia ezagutzeko proposamen paregabea da. Uda honetan ikusgai izango da, urriak 29ra arte.

Audioak (1)