Itxi

ERREPORTAJEA

Donostiako Aquariumeko laborategira bisita

ALOÑA BERAZA PEÑA

Donostiako Aquariumaren B aldea ezagutu dugu: Espezie jaioberriak non zaintzen dituzten, koarentena espazioa nolakoa den, laborategian zein proba egiten dituzten, jantokiko funtzionamendua nolakoa den eta ozeanarioan zenbat espezie dauden jakin dugu. Eneko Artola biologoarekin egin dugu bisita

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zenbatetan igaro ote garen Aquariumaren paretik, eta zenbatetan ibili ote garen Aquariumeko korridoreetan barrena, espezie bati eta besteari begira, baina betiere kristalaren beste aldetik. Edonola ere, sekula ez genuke pentsatuko Aquariumak ospitale baten itxura izango lukeenik. Aquariumaren B aldea ezagutu nahi izan dugu Eneko Artola biologoaren eskutik, eta laborategiko lana nolakoa den bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu

Audioak (1)