Memoriak
Ylenia Benito: "Zoriontasuna efimeroa da, baina oroitzapenak ez!"
ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media
"Zaindu zuen Iphoneko memoriak", esaldi hori bera baliatu nahi izan du Ylenia Benitok oroitzapenak berreskuratzekoa ezinbestekoa dela esateko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Galiziatik itzuli berritan kontu kontari aritu da oroitzapenen gainean gurean Ylenia Benito. Berak dio ez dela denboraren maisua, baina ama matematika irakaslea duenez zenbakiekin ongi moldatu behar dela: 341 argazki atera ditu, 2024. urteak 53 astearte izango dituela kalkulatu du eta aitortu du datorren urtean denbora dezente emango duela egin berri duen bidaia txiki horretan pentsatzen. Beti lagunekin barrez lehertzeko prest egongo da, eta begiek ez dituzte neguko zeru tristeak ikusiko, besteak beste, udako oroitzapenak berreskuratuko ditu egun horietan. Oroitzapenen aldeko aldarria lau haizetara gaur, Ylenia Benitok.