Nutrizioa
Eli Gallego nutrizionista: "Gure gizartea obesogenikoa da"
Lodifobiaz eta ereduak eta mezuak aldatzeko beharraz aritu da Eli Gallego nutrizionista.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Obesitatea eta lodia izatea bereizi ditu Eli Gallegok, eta lodifobia oso errotuta daukagula azaldu du, baita osasun langileen artean ere. Hori aldatzeko beharra nabarmendu du, eta azpimarratu du gizartea obesogenikoa dela, hau da, obesitatea ekar dezaketen ohiturak eta baldintzak ezartzen zaizkigula. Hori bai, erantzukizunaren fokua pertsonengan bakarrik jartzen dela azpimarratu du, eta hor ere gauzak berpentsatu behar direla dio.