Ylenia Benito
"Bizitza behi kaka bat da askotan, baina ez hainbeste sagar tarta bat konpartitzen duzunean"
Postreak konpartitzeaz, Gloria Fuertesi buruz eta bihotz hautsiez... ukelele eta guzti
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaur Ylenia Benitok bere urtebetetze ospakizunari buruz hitz egin digu. 25 orduko ospakizuna izan da, eta denetarik izan du: bere amona Peparen errezetako sagar tarta gozoa, lagunaren bihotz hautsiaren istorio mingotsa eta bizitzan benetan garrantzitsua den horretaz jabetzeko beti hitz egokiak dituen Gloria Fuertesen liburu bat, besteak beste. Ryan Goslingek Michelle Williams ukelelea jotzen maitemindu zuenekoa ere kontatu digu. Eta, noski, postreak beti konpartitzen dira, ezta? Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!