Nutrizioa
Eli Gallego, nutrizionista: "Gose mota asko daude, eta guztiak atenditu behar dira"
Zerrendatuta dauden gose motez aritu zaigu Eli Gallego nutrizionista. Bere iritziz, guztiak dira "benetako gose", eta kalte gehiago egiten digu horiei jaramon ez egiteak, horiek asetzeak baino.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Marian García "Boticaria García" nutrizionista ezagunak sentitzen ditugun gose mota guztiak zerrendatu ditu, eta horiek zehatz azaldu dizkigu Eli Gallego nutrizionistak "Baipasa"n. Are gehiago, fisikoak ez diren beste gose mota horiek ere "benetako gose" gisa definitu ditu, eta horiei ere jaramon egitearen garrantziaz aritu zaigu. Izan ere, gure osasunak hiru zutabe ditu, emozionala, fisikoa eta soziala, eta guztiak zaindu behar dira. Eta zenbait gose baztertzeak horietako zutaberen bat baztertzea ekar lezake.