Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Juan Carlos Perez eta Arantxa Irastorza

"Agur Jaunak" izan zen orain dela 40 urte Euskadi Irratiak antenaratu zuen lehen doinua eta ondoren Itoiz taldearen "Ezekielen esnatzea I". Juan Carlos Perez taldeko kantariarekin hitz egiteko arrazoia eman digu horrek eta horrela jakin dugu musikari ospetsuak txiki-txikitatik maite izan duela irratia, musika ezagutzeko eta fantasiarako bidea zabaldu izan dizkiolako. Haurra zela etxean gaixo igarotzen zituen egunak irratiaren konpainiaz gogoratzen ditu Perezek. Aspaldi bukatutako Itoiz talde mitikoa euskaldun askoren oroimenean dago, besteak beste, Arantxa Irastorza gure lankidearenean, Euskadi Irratiaren lehen egunetik lanean ari da bera eta musikaz jantzi ditu guretzat bere irrati oroitzapenak.