Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

“Ondarrutik etorri gara” Federekin, Unairekin eta Mikelekin egon ondoren

Musikak eta kantuek josiko dute gaurko saioa. Txatanuga Futz Band taldea euskal kantu ezagunei swing ikutua emateagatik ospetsu egin zen eta han ibilitakoa da Fede Badiola. Ondarroan egon gara berarekin eta bertako irrati librera, Radixu irratira eraman gaitu. Ondarroatik Deriora egin dugu, eta han aurkitu dugu Unai Brea; kazetari eta itzultzaile lanbidez, musika proiektu ugaritan dabil, Bostak eta Laurenak edota Lurreko taldeetan. Eta azken geldialdia Zarautzen, Mikel Biainekin edo beste modu batera esanda, Imanol Urbietaren irudimenetik sortutako Mack Mikelekin egin dugu.