Your browser doesn't support HTML5 audio.
Bertan hasi zen “dena”
Euskadi Irratia eta EITBko gainontzeko komunikabide publikoak sortzeko legea Eusko Legebiltzarrak 1982. urtean onartu zuen. Hara itzuli gara 40 urteren ostean eta bertara bisita egiten duen ikasleei bezala guri ere kontatu digute gaur egun osoko bilkurak egiten diren tokian garai batean ikastetxe bateko patioa zegoela. Bakartxo Tejeria presidentea Legebiltzarraren garrantziaz aritu zaigu, eta Andoni Iturbe, Legelari Nagusia berriz, herri-ekimen legegileaz. Gainera, bertan geundela baliatuz, Eusko Legebiltzarreko berriemale izan diren edo diren Roberto Oñaederrarekin, Axun Arozenarekin eta Maialen Arratibelekin berriketan aritu gara.