Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Autoan entzuten gaituztenei omenaldia

Ander Aranburuk lanera joateko autoa hartzen du eta Euskadi Irratia izaten du beti lagun. Anderrek, haurra zela "Maritxu Berritxu" entzuten zuen, eta bere oroitzapenak saio honetako gidari zen Jeni Prietorengana eraman gaitu. Anderrek "Kirikuleran" ere entzuten zuen eta akorduan du haren aurkezle Inma Lopetegi. Lizarran bizi da Inma baina Goizuetan egin dugu berarekin hitzordua. Eta gainera, Anderrek saskibaloia maite du izugarri. Bizitzan, behin gutxienez Baskonia ikustera Buesa Arenara joan beharko genukeela esan digute Jon Mikel Iñarreak eta Mikel Arriolabengoak.