Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Zorion-agurrak ez dira inoiz hilko

Willis Drummond taldeko kantari Jurgi Ekizaren kontakizun batek Gure irratira joateko aitzakia eman digu. Ustaritzen dute egoitza eta han egin dugu hitzordua Olatz Idoate esatariarekin. 1981.urtean hasi zen hizketan Gure Irratia eta sortzaileen artean izan zen Xipri Arbelbide; Baionako bere etxean hartu gaitu Xiprik, eta Lapurdiko hiriburuan geundela balituz Euskadi Irratiak bertan duen egoitzako atea zabaldu digu Andoni Lizeagak. Lapurditik Donostiara itzuli aurretik Angelun egin dugu sartu-irtena Franck Dolosorrekin irratigintzaz aritzeko. Karrikan gainera irrati entzule ugari topatu dugu.