Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Psikoloarengana joaten hasi ginenekoa

Harrituta geratu gara kalera atera, jendeari mikrofonoa jarri eta oso norberarena izan daitekeen gai bati buruz lasai erantzun digutela ikustean. Psikologoarena inoiz joan ote diren galdetzera atera gara, eta galdera oso pertsonala zela pentsatzen genuen arren jendeak ez du erantzuteko erreparorik jarri, eta gainera, beharra dutenei laguntza eske jotzeko aholkatu diete; aldi berean, batek baino gehiagok salatu digu psikologoarengana joatea ez dela denon eskura dagoen zerbitzua, ordaindu beharrekoa delako. Orain 40 urte tabu zen gai hauetaz hitzegitea. Buru osasunean urteotan izandako aurrepausuak eta lortu beharreko erronkei buruz ihardun zaizkigu Ziortza Carranza, Aitor Aritzeta eta Amaia Vazquez psikologoak.