Your browser doesn't support HTML5 audio.
Gutxi baina oso zaleak
Udan pizten da Euskal Herrian jazza zuzenean entzuteko grina baina urtean zehar badira zaletasunari bizirik eusteko lan egiten duten areto txikiak; horietako bat da, Gasteizko Aiztogile kalean dagoen DAZZ aretoa. Beñat Lasagabasterrek egin digu bertan ongietorria, eta han ikusi dugu Satxa Soriazu Quartet taldearen emanaldia iragartzen zuen kartela. Lekunberrira joan gara Satxarengana, bertan musika irakasle delako. Musikari hernaniar honek Donostiako Musikene eskolan egin zituen ikasketak eta Patri Goyalde izan zuen irakasle. Arrimatu gara Musikenera etorkizuneko jazz musikarien bila, eta baita topatu ere.