Your browser doesn't support HTML5 audio.
Arrasate ''irratiratu'' dezagun
40 urte beteko ditu azaroan Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak, izenak dioen gisan herrian euskara bultzatzeko eta sustatzeko sortutako taldeak. AED-ren sorrera taldean ibilitako Rufina Olasagasti eta gaur egun zuzendaritza taldean ari den Andoni Solupe elkartu ditugu. Garbi esan digu Rufinak zertarako sortu zuten taldea, "euskaraz bizi ahal izateko". Horretarako bazkide mordoaren babesa izan zuten hasieratik baina horren ondoan ezinbestekoa izan zuten erakunde publikoei presio egitea euskararen aldeko neurriak har zitzaten. Arrasate Euskaldun Dezagun taldeak hainbat alorretan egin du lan, hizkuntzaren aldeko kanpainak, haurren aisialdia, emakumeak, eta gainera, ezinbesteko jo zuten euskaraz ariko ziren komunikabideak izatea, eta horren segida da gaur egun Goiena komunikazio taldea. Azken honek kudeatzen du Arrasate Irratia, eta bertako esatari Aitziber Aranburuzabalarekin egon gara. Arrasatera arrimatu garenez, gure aspaldiko bi lagun ere agurtu ditugu, Garbiñe Agiriano psikologoa eta Amaia Albes jostuna.