Itxi

Bihotzeko fonoteka

Amagoia Gurrutxaga

Urola bailara barruan jaioa eta Urola kostan bizilekua topatutakoa. Kazetaria prentsan. Argian hasi, Euskaldunon Egunkarian segi eta Berrian oraintsu arte. Lanartea Euskeraren langile profesionalen elkartean koordinatzaile lanetan dabil.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Amagoia Gurrutxaga Urangak etxean entzuten zuen trikiti doinuak izan ditu abiapuntu, etxeko emakumeak sukaldean dantzan ikusten zituenekoa. Dirua diskoetarako baino  kontzertuetarako izaten zuen, bere fonoteka zuzeneko emanaldiek osatzen dute: zenbat eta performatiboagoa orduan eta hobea. Indarrez deskargatzeko aukera ematen dioten abestien zale, hunkitzen dutenak ere bihotzeko fonotekan ditu.

Audioak (1)