bihotzeko fonoteka
Bixente Claverie
Maulen jaioa, bertan bizi da. AEKn ikasi zuen euskara eta gerotik hantxe dabil: Donapauleko euskaltegian arduradun lanetan eta Iparraldeko AEKko zuzendaritzako kide da 2014tik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bixente Claverie Iparraldeko AEKko artezkaritza kontseiluko kide da eta horrek ekarri zion aukera azken Korrikan, Baionako helmugara Garazi Arrula mezu egilearekin lekukoa eramateko. Ohorea bere esanetan. Euskara ikasteko bultzada musikak eman zion. Nerabezaroan euskarazko kantuak entzun eta ulertu ezin, jakinminak bideratu zuen euskaltegira.