Itxi

bihotzeko fonoteka

Aitor Arregi

Anfitrioi lana maite du eta eginkizun hori saritu egin izan diote Elkanoko jatetxeko arduradunari. Futbolari profesionala hamaika urtez izan zen baina ez zuen erabat sekula utzi jatetxeko lana. Komunitate osoak bere izaeraz blaitzen du jatetxea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aitor Arregiri Alavesen futbolari profesionala izateko aukera hemeretzi urte zituela etorri zitzaion eta hainbat taldetan ibili zen hamaika urtez. Orduko musika du maitemintzen lagundu ziona. Kantu kuttunen artean ditu amak kantatzen zionekotik aita hil berria bilatzeko entzuten zuenekora, gazte axolagabe zenekotik pasatuta.

Audioak (1)